Kale inkesta GUKA magazinean: zer iruditzen zaizu Orioko Arraun Elkarteak kolore horia aldatzea?

GUKA magazina 2021ko eka. 5a, 08:00

Zer iruditzen zaizu Orioko Arraun Elkarteak kolore horia aldatzea? Hori izan da GUKA magazinean Mireia Galarza kazetariak oriotarrei egindako galdera. Herritar batzuek txantxa irentsi dute, baina beste batzuk fin ibili dira, eta ez dute esandakoa sinetsi. Kontuak kontu, argi gelditu da oriotarrek ez dutela kolore horia ordezkatu nahi.