Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketan bihar ekingo diote bikotekako lehiari, Zumaian

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 4a, 16:30
(@gipuzkoasolidarioakutxa)

Bihar goizean jokatuko dute aurreneko jardunaldia Aitzuri frontoian. Finalak ere Zumaian izango dira, ekainaren 26an.

Martxan da Gipuzkoako XI. Euskal Pilota Egokituko Txapelketa. Banakako lehiari amaiera eman ostean, bihar, larunbatean hasiko da bikotekako lehia. Hain zuzen, bi modalitate izango dira bikoteka: teniseko paleta adimen urritasuna duten kirolarientzat, eta gomazko paleta gurpildun aulkian dauden parte hartzaileentzat. Zumaiako Aitzuri frontoian jokatuko dute lehenengo jardunaldia, bihar 10:30ean hasita.

Errenterian izango dira hurrengo partidak, ekainaren 12an. Finalak, aldiz, hilaren 26an jokatuko dituzte, Zumaian berriz ere. Aitzuri pilotalekuak hartuko ditu, beraz, bi modalitateetako finalistak.