Oxforden egongo dira ikusgai Forondako arte ikastaroetan egindako lanak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 1a, 17:00

Ostegun honetan zabalduko dute erakusketa; egur taillaketa eta pintura landu dituzte Forondako tailerretako ikasleek.

Aurten ere zenbait arte tailer izan dira martxan Forondan; hain zuzen, egur taillaketa eta pintura tailerrak. Ikastaro horietan ikasleek egindako lanekin bilduma bat sortu dute oraingoan ere, eta Oxford aretoan egongo da ikusgai ostegun honetatik aurrera. Hamar egunez egongo da irekita, ekainaren 13ra arte.

Ostegunean 18:00etan zabalduko dituzte erakusketako ateak, baina gainontzeko egunetan ordutegi desberdina izango da. Astelehenetik ostiralera bitartean, interesdunak 18:30etik 20:30era joan ahal izango dira bilduma ikustera; larunbatetan eta igandeetan, aldiz, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era irekiko dute.