Ireki dute udako kirol jardueretarako izen-ematea

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mai. 31a, 11:00

Lubaki kiroldegian egin daitezke udako kirol ikastaroetarako izen-emateak. Uztailaren 5ean hasiko dira jarduera guztiak.

Aurten ere izango dira kirol ikastaroak udan. Aurtengo eskaintzaren berri eman dute jada udalak eta Kirol Patronatuak, eta gaur, maiatzaren 31n, ireki dute izen-emate epea. Lubaki kiroldegian jasoko dituzte udako jardueretan parte hartzeko eskaera guztiak, eta gehienez lau inskripzio egin ahal izango ditu pertsona bakoitzak.

Uztailaren 5ean ekingo diete ikastaroei, eta helduei, gazteei nahiz haurrei zuzendutako saioak izango dira oraingoan ere.

Ikusi hemen udako kirol eskaintza