Eguerdian Muxikoen tailerra egingo dute Gernika parkean

Baleike 2021ko mai. 30a, 11:18

Maiatza Dantzan egitasmoaren hamargarren edizioa gaur amaituko da, eta Astindu dantza elkarteak euskal dantzen tailerra eskainiko du 12:00etan hasita Gernika parkean. Muxikoak dantzatzen irakatsiko dute.

Gaur 12:00etan Gernika parkera gerturatzen direnek ekintza politaz gozatzeko aukera izango dute, bai ikusle gisa, zein parte hartzaile bezala. Izan ere, Muxikoen tailer irekia eskainiko du Astindu dantza elkarteak.

Tailer horrekin amaituko du, gainera, Maiatza Dantzan egitasmoaren hamargarren edizioa. Eguraldia alde dutela esango diote hurrengo urtera arte agur, beraz, pandemiagatik inoizko edizio bereziena izan den honi.