Itxas-Gainek irabazi du Itsas Kayakeko Gipuzkoako Txapelketa

Zumaiarrak, atzo, herrian bertan (Argazkia: Itxas-Gain)

Erraz nagusitu dira zumaiarrak etxean jokatutako txapelketan, sailkapen nagusian 241 puntu eskuratuta. Pasaia Kayak izan da bigarren, 156 punturekin. Emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan ere izan dira garaipenak etxekoen artean, Maite Etxabe eta Jose Mari Villagarcia bizkorrenak izan baitira beren kategorietan.

Larunbat arratsaldean, 15:30ean hasita, jokatu da Itsas Kayakeko 2021eko Gipuzkoako Txapelketa. Zumaian bertan izan da lehiaketa, eta etxekoek ez dute hutsik egin. Klubetan garaile izan dira, baita kategoria batzuetan ere, emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan. Hala, Maite Etxabe eta Jose Mari Villagarcia aurrenak sailkatu dira.

Guztira Itxas-Gaineko 23 piraguistak hartu dute parte txapelketan. Ondorengo hauek: Maite Etxabek; Unai Azkunek; Jon Lazkano eta Vicente Royok; Bibiano Olaizola eta Joseba Romatetek; Iñigo Agirre eta Izaskun Gonzalezek; Oihan Urbieta eta Peio Gonzalezek; Haritz Aizpurua eta Julen Albizuk; Jon Ander Lazkano eta Josefa Molinak; Javier Lizancosek; Javier Solozabalek; Peio Romatetek; Karmelo Txapartegik; Jose Mari Villagarciak; Oier Aizpuruak; Eñaut Aizpuruak; Iosu Agirrezabalagak; eta Daniel Gonzalezek.

Sailkapenak

Klubei dagokienez, sei elkarte lehiatu ziren Zumaian, eta honela sailkatuta gelditu dira:

  1. Itxas-Gain (241 puntu)
  2. Pasaia Kayak (156)
  3. Atletiko San Sebastian (48)
  4. Donostia Kayak (33)
  5. Amuitz Outrigger (0)
  6. Fortuna (0)

Hauek dira, berriz, sailkapenak kategoriaka: