Agortu dira 'BizHitza' dantza ikuskizunerako sarrerak

Baleike 2021ko mai. 28a, 16:00

Aukeran Dantza Konpainiak BizHitza ikuskizuna eskainiko du gaur Aita Marin, 20:00etan hasita. Azken egunetan Zumaiako Turismo Bulegoan egon dira salgai emanaldirako sarrerak, baina jakinarazi dutenez, agortu dira jada. Astindu elkarteak antolatutako Maiatza Dantzan ekimenaren barruan taularatuko dute gaurko ikuskizuna, baina egitaraua ez da horrekin amaituko: igande honetan, maiatzaren 30ean, muxiko tailerra egingo dute Gernika parkean, 12:00etan.