Giza katea egingo dute Donostian, saharar herriaren alde

Maria Maya Manterola 2021ko mai. 26a, 10:56

Saharar herriaren kausarekin bat datozen elkarteek ekimen ugari antolatu dituzte datozen egunetarako. Darahlik igandean Donostian egingo den giza katean parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. 

Saharar herriaren askatasunaren aldeko martxa dela eta, ekimen ugari antolatu dituzte Euskal Herriko elkarte ezberdinen artean. Datozen egunetan izango diren ekintza horien guztien artean, Donostian maiatzaren 30ean (igandea) egingo den giza katean parte hartzera gonbidatu ditu Darahlik zumaiarrak. Boulebarrean batuko dira protestarako, 12:00etan. 

Maiatzaren 20an aurkeztu zuten egitasmoa, eta hainbat aldarrikapen plazaratu zituzten antolatzen aritu diren eragileek: Espainiako Gobernuari lurraldearen potentzia administratzaile gisa dituen betebeharrak betetzea eta Marokoko armadak saharar biztanleria zibilaren aurka egindako erasoaren gaitzespena, besteak beste.