Hego Euskal Herrian 301 positibo atzeman dituzte azken orduetan

Baleike 2021ko mai. 23a, 13:06

7.035 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo. Positibo gehien, 149, Bizkaian detektatu dituzte; Gipuzkoan 78; Nafarroan 44; eta Araban 27. Gaur-gaurkoz, %3,8 da Nafarroako intzidentzia tasa, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %4,4.

Hego Euskal Herrian 301 positibo atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak atzo egindako 7.035 PCR eta antigeno probetan. Positibo gehien, 149, Bizkaian detektatu dituzte; Gipuzkoan 78; Nafarroan 44; eta Araban 27. Gainera, lurralde horietatik kanpo bizi diren hiru lagunek ere eman zuten positibo. Gaur-gaurkoz, %3,8 da Nafarroako intzidentzia tasa, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %4,4.

Ospitaleetako egoeraren berri eman du Osakidetzak, eta jaitsi egin da ospitaleratuen kopurua azken orduetan; izan ere, 27 lagun erietxeratu zituzten atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan, eta orotara, 125 lagun daude ZIUetan, herenegun bezalaxe. Osasunbideak ez du erietxeetako datuen berri eman.