Asteazkenean aurkeztuko du Imanol Azkuek 'Zumaia mugarriz mugarri' liburua

Baleike 2021ko mai. 21a, 10:13

Aurkezpenera joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute baleike@baleike.eus helbidean, aforoa mugatua izango baita. Liburua eskuratzeko aukera izango da bertan.

Zumaiako mugarrien inguruko liburuan buru-belarri lanean aritu da azken hilabeteetan Imanol Azkue, eta datorren asteazkenean aurkeztuko du herrian Baleike Kultur Elkartearen eskutik egindako lana. San Telmo ermitan izango da 'Zumaia mugarriz mugarri' liburuaren aurkezpena, 18:30ean. 

Aforoa mugatua izango denez, aurrez eman beharko da izena baleike@baleike.eus helbidean. Bestalde, jakinarazi dute liburua erosteko aukera izango dela aurkezpenean 12 euroan (bazkideek doan hartu ahalko dute, txartela erakutsita).