'Valentina' filma emango dute ostegunean, Zinegoak jaialdiaren barruan antolatutako emanaldian

Maria Maya Manterola 2021ko mai. 18a, 09:56

Maiatzaren 6ko film laburren emanaldiaren ondotik, Cassio Pereira dos Santos zuzendariaren luzemetraia ikusi ahal izango da. Gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira, Turismo Bulegoan. 

Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren zatitxo bat Zumaiara ekarri dute aurten ere. Maiatzaren 6ko film laburren emanaldiaren ondotik, Valentina filma botako dute etzi, osteguna, Aita Mariko zine aretoan. Emanaldia 19:00etan hasiko da. 

Cassio Pereira dos Santos zuzendari brasildarraren lan honek bere trans-izaera sekretupean gordetzen duen 17 urteko gazte batek bizitza du kontagai. Zentsuraren, zailtasunen eta Jair Bolsonaroren interes faltaren gainetik, Brasilgo zinematografian apustu dotore eta arriskatuenetako bat da ekoizpen hau.

Gonbidapenak eskuragai daude Zumaiako Turismo Bulegoan, 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00 ordutegian.