Eskuragai daude 'Musika Eskola dantzan' ikuskizunerako gonbidapenak

Turismo Bulegoan eskuratu beharko dira aurrez Musika Eskolak igandean Odietan eskainiko duen emanaldirako gonbidapenak. 

Hilabete osorako egitaraua antolatu du Astinduk aurten ere, dantzarekin lotutako askotariko emanaldiekin. Igandean, maiatzak 23, Musika Eskolak emanaldia eskainiko du, 12:30ean Aita Mariko zine aretoan. Sarrera doakoa izango da, baina segurtasun eta edukiera neurriak betetzeko, beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena eskuratzea. Turismo Bulegoan izango da gonbidapen horiek hartzeko aukera. 

Oharra: gaur, astelehena, itxita dago Turismo Bulegoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00.