Kukitxa Ekodendaren hamarkada

Baleike 2021ko mai. 13a, 19:00

Hamar urte bete ditu Kukitxa Ekodendak. Urteurren berezia bezeroekin ospatu nahi dute, eta haiei eskerrak eman dizkiete.

Hamar urte bete ditu Kukitxa Ekodendak. Urteurren berezia bezeroekin ospatu nahi dute, eta haiei eskerrak eman dizkiete. Era berean, urtebete igaro da denda lekuz aldatu zutenetik, Erribera kaletik Angeles Sorazu kalera mugitu zuten Kukitxa, eta orain arte egin duten bezala, "produktu ekologikoak eta freskoak eskaintzen jarraituko dugu", agertu dute dendaren arduradunek. Gainera, Kukitxa Ekodenda arratsaldez 20:00etara arte zabalik izango dela gogorarazi nahi dute.