'Blanco en blanco' filma emango dute gaur Aita Marin

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mai. 13a, 12:00

Txilen sortutako filma da Blanco en blanco, eta neskato batekin obsesionatzen den argazkilari bat da protagonista. 19:00etan izango da emanaldia.

Ostarrenak antolatutako zineforum zikloaren barruan, Blanco en blanco lana emango dute gaur, maiatzaren 13an, Aita Mari aretoan. Ohi bezala, 19:00etan hasiko da emanaldia, eta 5 euro balioko du sarrera bakoitzak.

2019an eman zuten argitara Blanco en blanco film txiletarra. Pedro izeneko argazkilari bat da XX. mende hasieran kokatutako istorioko protagonista: Tierra del Fuegora joatera deitzen dute latifundista boteretsu baten ezkontzan argazkiak ateratzeko, eta bere obsesio bilakatzen da, hain zuzen, ezkontzekoa den neskatoa.