'Aqua Caledonia' ontzia uretaratu dute

Maria Maya Manterola 2021ko mai. 12a, 17:49

Balenciaga ontziola egiten ari den 'Aqua Caledonia' ontzia uretaratu dute gaur arratsaldean, itsasgora baliatuta. Balenciagak 17:30ak aldera lortu du ontzia erriora jaistea. Sarauneko moilan egongo da datozen hilabeteotan, eta bertan egingo dizkiote azken lanak.

Argazkiak: Juan Luis Romatet.