Oraindik ere eskura daitezke dantza garaikidearen inguruko solasaldirako gonbidapenak

Baleike 2021ko mai. 12a, 10:43

Turismo Bulegoan eskura daitezke gonbidapenak. 'Praktikatzearen plazera eta ikustearen plazera' hizketaldia eskainiko dute hiru dantzarik, Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan.

Aurtengo Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, solaserako tartea ere izango da. Dagaz Dantza Garaikidearen Zaleen Sarea ekimenaren bitartez antolatu dute hitzordua gaurko. Praktikatzearen plazera eta ikustearen plazera izenburupean hizketaldia eskainiko dute Arantza Iglesiasek, Garazi Etxaburuk eta Jaiotz Osak, Jon Bagüesen gidaritzapean. Aita Mariko zine aretoan izango da, 19:00etan hasita. 

Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak aurrez hartu beharko dira. Turismo Bulegoan eskura daitezke 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00 ordutegian.