Hurrengo astelehenean irekiko dute TAO bulegoa

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mai. 10a, 18:00

TAO bulegora jotzeko asmoa dutenek aurrez eskatu beharko dute hitzordua, eta asteazken honetatik aurrera izango da horretarako aukera. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik bulegoa.

Sasoi honetan ere Kantauri plazan egongo da Zumaiako TAO bulegoa, eta hurrengo astelehenetik aurrera, maiatzaren 17tik, izango da martxan. Astelehenetik ostiralera egongo da irekita; hain zuzen, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gernika plazatik sartu ahal izango da bulegora, baina hara bertaratzeko asmoa dutenek hitzordua eskatu beharko dute aurrez. Asteazken honetatik aurrera egin ahal izango dira eskaerak, posta elektroniko bidez (zumaiatao@eysaservicios.com). Bulegoa zabaltzen dutenean, hitzordua telefonoz (672 09 87 18) eskatzeko aukera ere egongo da.

Besteak beste, TAO txartelak berritu ahal izango dira bulegoan, baita horretarako ordainagirietan egon daitezkeen akatsak kudeatu edota zalantzak argitu ere. Ekainaren 14a baino lehen ordaindu beharko dira TAO txartel berriak.