[BIDEOA] San Pedro Abesbatzaren 'Itsasoari begirada bat' kontzertua

Baleike 2021ko mai. 9a, 22:00

Joan den hilean San Pedro Abesbatzak kontzertua eman zuen parrokian, santelmo jaiei keinu egiteko. Emanaldi berezia izan zen, eta, besteak beste, Josu Elberdin, Beatriz Corona, Albert Alcaraz nahiz Benito Lertxundiren kantuak abestu zituzten. Mari Carmen Azpeitiaren piano doinuak jantzi zituen abestiak, eta Kandido Urangak ere parte hartu zuen saioan, abesbatzako kideek idatzitako testuak errezitatzen. Urola Komunikazio Taldearen osorik grabatu zuen emanaldia, eta sarean ikus daiteke orain.