Zumaia Sasoian: Azken ibilbide proposamena

Baleike 2021ko mai. 8a, 18:21

Gaurko proposamen honekin bukatuko dugu Zumaia Sasoian ekimeneko udaberriko denboraldia. Sarien zozketan parte hartzeko asteazkenera arte jasoko dira mezuak.

Hamar kilometro eskaseko txangoa izango da gaurkoa, Getaria aldera. Santiago aldera joango gara, handik Karakasera, eta Garate alderako bidea hartuko dugu. Garateko gainera iritsi baino lehen, Arriaundi parean, Getaria aldera jaitsiko gara; Usotegi landetxearen ondotik pasako gara eta handik segituan Akarregi eta Gainza txakolindegietara iritsiko gara; handik Askizura eta Santiagotik buelta Zumaiara.

Ibilbidea deskargatzeko

Zumaia-Gaintza-Zumaia (kmz)

Zumaia-Gaintza-Zumaia (gpx)

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak edo mendi bueltak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369. Asteazkenean amaituko da mezuak bidaltzeko epea.

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.