Eskuragai daude dantza garaikidearen inguruko solasaldirako gonbidapenak

Maria Maya Manterola 2021ko mai. 8a, 09:15

'Praktikatzearen plazera eta ikustearen plazera' hizketaldia eskainiko dute hiru dantzarik, Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan antolatutako hitzorduan. Turismo Bulegoan eskura daitezke gonbidapenak.

Aurtengo Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, solaserako tartea ere izango da. Dagaz Dantza Garaikidearen Zaleen Sarea ekimenaren bitartez antolatu dute hitzordua, maiatzaren 12rako. Praktikatzearen plazera eta ikustearen plazera izenburupean hizketaldia eskainiko dute Arantza Iglesiasek, Garazi Etxaburuk eta Jaiotz Osak, Jon Bagüesen gidaritzapean. Aita Mariko zine aretoan izango da, 19:00etan hasita. 

Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak aurrez hartu beharko dira. Turismo Bulegoan eskura daitezke 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00 ordutegian (igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita).