Bihar emango dituzte Zinegoak jaialdiko sei film labur, Aita Marin

Baleike 2021ko mai. 5a, 09:26

19:00etatik aurrera izango dira ikusgai Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko sei lan. Turismo Bulegoan eska daitezke gonbidapen txartelak.

Aurten ere ekarriko dituzte Zumaiara Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko zenbait ikus-entzunezko. Hain zuzen, hemezortzigarren edizioko sei film ikusteko aukera izango da Aita Marin, bihar. 19:00etan hasiko dira emanaldiak.

Ondoko lanak ikusi ahal izango dira bihar: Leo y Alex en pleno siglo XXI (trailerra goian ikusgai), Mall, Karaoke, La amante, Red Bay eta Hemen.Gaur.Berriz.