Zumaia Sasoian: azken entrenamenduak eta amaierako erronka

Iritsi gara prestakuntza saio hauen azken astera. Oinarrizko prestakuntza jarraitu edo aurreratua, dagoeneko prest zaude azken erronkari heltzeko.

Aste honetan azken bi entrenamendu saioak egin eta asteburuan erronka bat izango duzu zain: Zumaiako Herri Lasterketako ibilbidea osatzea (ikusi hemen); zuk aukeratu bost edo hamar kilometro egin. 

Oinarrizko prestakuntza

26. entrenamendua: Gaur 40 minutuko korrika saioa egingo duzu, erritmo lasaian (R1).
27. entrenamendua: Hasteko, 15 minutu R1 erritmoan; zortzi minutu R2 erritmoan; bost minutu R1 erritmoan; minutu bateko bi txanda R3 erritmoan, tartean minutu batez atseden hartuz, oinez; bukatzeko, bost minutu R1 erritmoan.

Prestakuntza aurreratua

26. entrenamendua: 45 minutuko korrika saioa, erritmo lasaian (R1).
27. entrenamendua: Hasteko, 15 minutu R1 erritmoan; hamar minutu R2 erritmoan; hiru minutu R1 erritmoan; minutu bateko hiru txanda topera, R4 erritmoan, tartean minutu batez atseden hartuz, oinez; bukatzeko, hamar minutu R1 erritmoan.
Azken erronka: Herri Lasterketa osatzea (5 edo 10 km).

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.