Martxo bukaeran estreinatu zuten Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean dokumentala, eta BALEIKEk apirilaren 17an argitaratu zuen osorik. Bertsio berri bat ere ikusgai dago jada, gaztelerazko azpitituluekin. COVID-19ak goitik behera astindu eta baldintzatu duen azkeneko urtea zumaiarrek nola bizi izan duten aztertzen du ikus-entzunezkoak, baita horri guztiari aurre nola egin dioten ere. Horretarako, zenbait herritarren ahotsak bildu dituzte.