'Ameriketako bidaia' antzezlana izango da ostiralean Aita Marin

Maria Maya Manterola 2021ko mai. 4a, 10:15

Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira sarrerak, 6 euroren truke. Tanttaka Teatroak bi nerabe euskaldunek Estatu Batuekiko duten ikuspegia erakutsiko du.

Patxo Telleriak zuzendutako Ameriketako bidaia antzezlana izango da ostiral honetan, maiatzak 7, Aita Mariko zine aretoan. Tanttaka Teatroaren eskutik, Jone eta Maria nerabe euskaldunek Estatu Batuen inguruan duten ikuspegia ezagutuko dute ikusleek: Jonek "amerikarren bizimodua”-ri buruzko iritzi ona dauka; Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu.

Sarrerak Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira, 6 euroren truke (Gazte Txartelarekin, 4 euro). Aita Mariko leihatila itxita egongo da antzerkietan.

Turismo Bulegoa: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00. Igande arratsalde eta astelehenetan itxita.