Pentsio sistema publikoaren eta osasungintza zein zaintza lan duinen alde, kalean

Maria Maya Manterola 2021ko mai. 3a, 15:30

Saregileen plazan protesta egin du herritar talde batek, astelehenero bezala, pentsiodunen mugimenduaren eskariekin bat eginez. 

Beste astelehen batez, protesta egin dute zenbait zumaiarrek Saregileen plazan, pentsiodunen plataformaren deialdiarekin bat eginda. Pentsiodunek bi urte daramatzate astelehenero pentsio sistema publikoa eskatzen, eta horrez gain, COVID-19aren krisia hasi zenetik, osasungintza eta zaintza lan duinen aldeko aldarria ere atera dute kalera.