30 margolan herriko dendetako erakusleihoetan sakabanatuta

Esti Irureta Turismo eta Merkataritza teknikaria, Marina Bidasoro Kultura zinegotzia, Alex Oliden Tokiko Garapenerako zinegotzia, eta Miriam Romatet Kultura teknikaria (Zumaiako Udala)

Ideia polita eduki dute udaleko kultura, turismo, merkataritza eta toki garapeneko arduradunek: azken hogei urteetako kaleko pintura lehiaketako margolanak hartu, horietatik batzuk aukeratu, eta erreprodukzioak herritarrengana gerturatu dituzte, dendarien laguntzarekin. Gainera, erakusketa amaitzean, dendetako bezeroen artean banatuko dituzte erreprodukzio horiek.

Aurtengo Kaleko Pintura Lehiaketa maiatzaren 23an egingo da, eta motorrak berotzeko, ideia polita eduki dute udaleko kultura, turismo, merkataritza eta toki garapeneko arduradunek: azken 20 urteetan lehiaketa horretan jasotako lanetatik 30 aukeratu, eta horien erreprodukzioak herriko dendetako erakusleihoetan paratu.

Egitasmo honekin "herritarren parte hartzea sustatu" nahi du udalak, eta "aurtengo sariketari indarrez heldu, iaz, egoerak hala behartuta, ezin izan zelako egin urteroko lehiaketa".

Erakusketa berezi hau dendariekin elkarlanean antolatu du udalak, eta erakusketa amaitutakoan, komertzioetako bezeroen artean zozkatuko dituzte margolanen erreprodukzioak. 

Margolanen erreprodukzioak atzo, apirilak 30, jarri zituzten ikusgai erakusleihoetan, eta maiatzaren 23ra bitartean edukiko dituzte denen bistara.