Zumaia Sasoian: Sakoneta aldera, bi aukera

Asteburu honetan Sakoneta aldera egingo dugu mendi buelta. Bi ibilbide proposamen dauzkazue, bat bestea baino luzeagoa.

Beheko plazan hasi eta amaituko dugu asteburu honetako txangoa. Erribera kaletik Alondegira, eta handik Ardantzabidera ekingo diogu bideari. Ardantzatxiki parean maldan gora hartuko dugu, hilerri pareraino. Handik Galarreta aldera, Elorrixa pasa eta Arantza baserrira iritsiko gara. Handik Sakonetara jaitsi gaitezke eta Errotaberritik buelta egin Elorrixara; edo, bide motzagoa, Sakonetara jaitsi gabe, buelta eman mendiari eta Elorrixara agertu. Bueltako bidean, Algorritik jaitsi beharrean Agerretik Forondarako bidea hartuko dugu, eta handik Beheko plazara.

Ibilbide zehatza deskargatzeko:

Ibilbide motza (kmz)
Ibilbide motza (gpx)
Ibilbide luzea (kmz)
Ibilbide luzea (gpx)

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.