Bulego taldearen bideoklip berria primizian ikusteko bi sarrerek badituzte saridunak

Baleike 2021ko api. 30a, 14:00

Kontxi Aizpurua Etxaniz eta Bakarne Alberdi Salsamendi izan dira irabazleak.

Baleikek Bulego taldearen abesti eta bideoklip berria ikusteko bi sarrera zozkatu ditu aste honetan bazkideen artean. Bi irabazleak Kontxi Aizpurua Etxaniz eta Bakarne Alberdi Salsamendi izan dira. Aurrestreinaldia maiatzaren 1ean, bihar, egingo dute 22:15ean, modu birtualean, eta Bulego taldea posta elektroniko bidez jarriko da harremanetan bi irabazleekin.