Ikus-entzunezko edukiak sakelako telefonoarekin ere sortuko ditu hemendik aurrera UKTk

Azken urte eta erdian UKTk apustu sendoa egin du bere eskaintza informatiboan ikus-entzunezkoen euskarria indartzeko, eta aste hauetan beste pauso bat eman du: sakelakoarekin ikus-entzunezkoak grabatu, editatu eta publikatzeko ikastaroa egin dute kazetariek, Goiena-ko Xabi Urzelai kazetariaren eskutik. Bideo hau bera ikastaro horretan sakelakoarekin egindakoa da.