Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketa, apirilaren 30ean eta maiatzaren 3an

Maria Maya Manterola 2021ko api. 29a, 11:26

Itasuak Urola Kostako nekazaritzako IAT azterketen hitzorduen berri eman du. Bihar eta astelehenean egingo dira azterketa horiek Zumaian.

Ostiral honetan, apirilak 30, nekazaritzako IAT azterketa egin ahal izango da Oikia auzoko Iparragirre baserriaren aldamenean. Maiatzaren 3an, aldiz, Urola plazan egingo dira –Autos Zumaiaren ondoan–. Bi hitzorduak 9:00etan izango dira.