Zinegoak jaialdiko film laburrak eta 'Valentina' filma izango dira ikusgai Aita Marin

Aritz Mutiozabal 2021ko api. 28a, 16:30

BI saio horietarako gonbidapenak bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira Turismo Bulegoan.

Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren zatitxo bat Zumaiara ekarriko dute aurtengoan ere. Bi saio antolatu dituzte, eta biak Aita Mari zineman izango dira ikusgai, 19:00etan. Lehena, maiatzaren 6an izango da eta sei film labur emango dituzte: Leo y Alex en pleno siglo XXI, Mall, Karaoke, La Amante, Red Bay eta Hemen.Gaur.Berriz. Aipatzekoa da, esaterako, La Amantek film laburrik onenaren publikoaren saria jaso duela aurten

Bigarren ekitaldian, berriz, Valentina filma emango dute, eta hori maiatzaren 20an izango da. Cassio Pereira dos Santos zuzendari brasildarraren lan honek bere trans-izaera sekretupean gordetzen duen 17 urteko gazte batek bizitza du kontagai. Zentsuraren, zailtasunen eta Jair Bolsonaroren interes faltaren gainetik, Brasilgo zinematografian apustu dotore eta arriskatuenetako bat da ekoizpen hau.

Gonbidapenak bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira Zumaiako turismo bulegoan.