Zumaia Sasoian: Bederatzigarren asteko entrenamenduak (23, 24 eta 25)

Oraingoan aste osoko entrenamendu proposamenak dauzkazue mezu bakarrean, ondoen datorkizuen eran antolatzeko.

Oinarrizko prestakuntza

23. entrenamendua. 50 minutuko korrika saioa, erritmo lasaian (R1).

24. entrenamendua: Hasteko, 15 minutu erritmo lasaian (R1); 12 minutu erritmo ertainean (R2); bi minutu erritmo lasaian (R1); zortzi minutu erritmo ertainean (R2), tartean Itzurungo aldapa sartuta; amaitzeko, 5-10 minutuz erritmo lasaian (R1).

25. entrenamendua: Hasteko, 15 minutu erritmo lasaian (R1); minutu bateko bost txanda erritmo azkarrean (R3), tartean hiru minutuz erritmo lasaian atseden hartuz; amaitzeko, hamar minutu erritmo lasaian (R1).

Prestakuntza aurreratua

23. entrenamendua: Ordubeteko korrikaldia, erritmo lasaian (R1).

24. entrenamendua: Hasteko, 15 minutu erritmo lasaian (R1); hiru minutuko lau txanda erritmo azkarrean (R3), tartean bi minutuz erritmo lasaian atseden hartuz; zazpi minutu erritmo lasaian (R1); minutu bateko lau serie topera (R4), tartean minutu batez oinez atseden hartuz; bukatzeko, hamar minutu erritmo lasaian (R1).

25. entrenamendua: Hasteko, 20 minutu erritmo lasaian (R1); 30 minutu erritmo ertainean (R2), tartean aldapatxoren bat sartuta; amaitzeko, hamar minutu erritmo lasaian (R1).

Ariketa osagarriak

Gogoan izan korrika egin aurretik beroketa ariketak egin behar direla, eta amaieran luzaketak. Gainera, gorputza indartzeko ariketak egitea ere komeni da, korrika saioez aparte. Ariketa hauek nola egin jakiteko, bideo hauek prestatu ditugu:

-Beroketa ariketak

-Luzaketa ariketak

-Gorputza indartzeko ariketak

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.