2021/05/28 20:00

Ikuskizuna

'BizHitza'

'BizHitza'
Aita Mari aretoa, Zumaia

Astindu dantza elkarteak Maiatza Dantzan ekimena antolatu du aurten ere, hamargarrenez. Egitarauaren barruan, Aukeran Dantza Konpainiak BizHitza ikuskizuna eskainiko du. Turismo bulegoan erosi beharko dira sarrerak, 4 euroan, maiatzaren 22tik aurrera.

"Herria da gorputza, hizkuntza bihotza" Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.