Zumaiarrak lehen eta laugarren postuetan sailkatu dira Espainiako batel txapelketako B finaletan

IƱigo Gaiton 2021ko api. 25a, 15:16

Moañan jokatu da asteburu honetan Espainiako LXXVIII. batel txapelketa, eta Telmo Deun elkarteko bi tripulaziok parte hartu dute estropadetan.

Telmo Deun elkarteak bi enbarkazio aurkeztu ditu asteburuan Moañan jokatu den Espainiako batel txapelketara. Jubenil mutilak eta infantil neskak izan dira Galizian jokatutako estropadetan, eta gaurko finaletan, laugarren eta lehen postuetan sailkatu dira kontsolazio txandetan, hurrenez hurren.