Zumaia sasoian: San Prudentzioko mendi buelta, oinez egiteko

Asteburu honetan San Prudentzio aldera egingo dugu txangoa.

Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren inguruko zalantzak argitzeko argitaratutako galdera-erantzunen dokumentuan azaltzen duenez, aire libreko jarduera fisikoa egiteko baimenduta dago herri mugakideen arteko mugikortasuna. Hori horrela izanik, asteburu honetan Getariako San Prudentzio aldera egingo dugu mendi buelta.

Santiago aldetik Askizu aldera igoko gara; Alikante baserritik, Bizkarraga baserrirantz doan bidexka hartuko dugu; handik San Pudentziora iritsiko gara; Karakasera jaitsi, Baxakartetik Artadiko errepidera, eta handik Zumaiara. Bederatzi kilometro eta erdiko ibilbidea da.

Mapan daukazue ibilbidea eta artxiboak ere jaitsi ditzakezue mugikorrean zehaztasun osoz jarraitu ahal izateko:

Ibilbidearen kml artxiboa deskargatu.

Ibilbidearen gpx artxiboa deskargatu.

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.