Zumaia Sasoian 21. entrenamendu saioak

Hemen dauzkazue gaurko entrenamendurako bi proposamenak.

Oinarrizko prestakuntza

Gaurko entrenamendu saioan erritmo aldaketak egingo dituzu. Hasteko, 15 minutu egingo dituzu R1 erritmoan (lasaia); segidan, hamar minutuko saioa R2 erritmoan (ertaina); hartu arnasa bi minutuz R1 erritmoan; beste hamar minutu R2 erritmoan; bukatzeko berriro R1 erritmoan, bost-hamar minutu.

Prestakuntza garatua

Hasi erritmo lasaian (R1), 20 minutuz; ondoren 45 segundoko hiru txanda egingo dituzu topera (R4), aldapan gora, eta beherantz errekuperatuz; lau minutu R1 erritmoan; berriro 45 segundoko hiru txanda topera eta beherantz errekuperatuz; amaitzeko, hamar minutu erritmo lasaian.

Ariketa osagarriak

Gogoan izan korrika egin aurretik beroketa ariketak egin behar direla, eta amaieran luzaketak. Gainera, gorputza indartzeko ariketak egitea ere komeni da, korrika saioez aparte. Ariketa hauek nola egin jakiteko, bideo hauek prestatu ditugu:

-Beroketa ariketak

-Luzaketa ariketak

-Gorputza indartzeko ariketak

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.