Amaia plazara mugituko dute Itzurunbideko edukiontzi-gunea

Maria Maya Manterola 2021ko api. 22a, 11:30

Inguruko kaleetako irisgarritasun arazoak konpontzeko hartu dute erabakia. Aldaketa datorren asteazkenean egingo dute, hilak 28. 

Zumaiako Udalak jakinarazi du Amaia plazako edukiontzi-gunea erabili beharko dutela Itzurunbideko bizilagunek ere. Inguruko kaleen irisgarritasun arazoak konpontzeko hartu dute erabakia. Datorren asteazkenean egingo dute aldaketa, apirilaren 28an. 

Itzurunbideko bizilagunek txartela birkonfiguratu beharko dute. San Telmo kalea 11, Larretxo Auzunea 1-2-4, Juan Belmonte 3, Itzurunbidea 1-2-3-4-5 eta Itzurun 1-2-3 atariei eragingo die aldaketak. Txartelarekin Zumaiako udaletxera edo Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzara –Urdaneta bidea 6, Zarautz–  joan beharko dute edukiontziak lekuz aldatu aurretik.