LABeko kideen atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Julene Frantzesena 2021ko api. 22a, 10:30
Atxilotuak atzo utzi zituzten aske. (LAB Nafarroa)

LABeko sei kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak astelehenean, protesta batzuen harira. Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko.

Astelehenean LAB sindikatuko sei kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak Iruñean, ISN enpresako kamioi batera igota N-121 errepidea trabatzeagatik eta CEN patronalaren egoitzan hauts gorria botatzeagatik. Atxilotuetako bat berehala utzi zuten aske, baina gainerako bost kideak atzo, asteazkena, utzi zituzten libre.

Atxiloketa horiek salatzeko, elkarretaratzea egingo dute bihar, Beheko plazan, 20:00etan.