Alondegia eta Foronda itxita egongo dira, sektore publikoko greba tarteko

Maria Maya Manterola 2021ko api. 22a, 09:05

Zerbitzu publikoen aldeko greba deialdia egin dute gaurko zenbait sindikatuk. Udalak jakinarazi du grebak eragina izango duela udal zerbitzuetan.

Zerbitzu publikoen alde eta enplegua sortu eta kontsolidatzea eskatzeko, greba deitu dute gaurko ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek. Udalak jakinarazi du deialdiak eragina izango duela udal zerbitzuetan: itxita egongo dira Alondegia eta Foronda. Gainera, grebaren ondorioz, aldaketak izan daitezke Zumaiako udal zerbitzuetan. 

Erlazionatuak