Agortu dira 'Txanogorritxotik otso emera' ikuskizunerako sarrerak

Baleike 2021ko api. 20a, 17:30
(Hernani Kultura)

Ostiral honetan izango da Txanogorritxotik otso emera antzezlana Zumaiako Aita Marin, 19:00etan. Joan den asteburuan jarri zituzten salgai ikuskizunerako sarrerak, baina ahitu dira txartel guztiak.

Aitziber Garmendia aktoreak egingo ditu protagonista lanak ostiralean, eta hark eskainiko du "harreman afektiboen inguruan egindako ikerketa bat" oinarri duen antzezlana. "Edozein sexurentzat moduko" lana dela adierazi dute sortzaileek; "izan ere, maitasunean denok gara patetikoak".