Irati Osa eta Iñigo Peña izango dira Espainiako esprint modalitateko sailkapen probetan

Baleike 2021ko api. 20a, 09:31

Gaurtik ostiralera bitartean jokatuko dituzte sailkapen probak Itxas-Gaineko bi kideek, Asturiasen. Nazioarteko mailan eta Joko Olinpikoetan aritzeko txartelak izango dira jokoan.

Trasona (Asturias) izango da piraguako Espainiako esprint modalitateko hurrengo sailkapen proben egoitza. Gaur hasi eta ostiralera bitartean ariko dira lehian piraguistak, eta han izango da Itxas-Gain taldea ere. Hain zuzen, Irati Osak eta Iñigo Peñak hartuko dute parte sailkapen probetan, eta helmuga argi bat izango dute: Nazioarteko mailan eta Joko Olinpikoetan jarduteko txartelak eskuratzea.

K2 1.000 metroko proban ariko da Peña, eta Joko Olinpikoetarako plaza defendatuko du Paco Cubelos bikotekidearekin. K1 1.000 metroko eta K2 500 metroko probetan ere lehiatuko da. Osak, aldiz, K1 500 proba izango du helburu nagusitzat, hau da, distantzia olinpikoa delakoa. Bestalde, parte hartuko du K1 1.000 eta K2 1.000 probetan ere, Arantza Toledorekin bat eginda.

Asteburu honetan, gainera, Espainiako Kopa jokatuko dute aurrenekoz Trasonan. Itxas-Gainek jakinarazi duenez, lehiakideen artean izango dira klubeko hainbat kide.