'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala, gaur iluntzean BALEIKEn ikusgai

Dorleta Agiriano Lai 2021ko api. 17a, 14:30

Martxo amaieran estreinatu zuten 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala Aita Marin. BALEIKEn ere ikusi ahal izango da osorik, gaur 20:00etatik aurrera.

Jon Maiak zuzendu du ikus-entzunezkoa, Urola Kostako Komunikazio Taldearekin elkarlanean. Maiak martxoko estreinaldiaren aurkezpenean azaldu zuenez, etorkizuneko zumaiarrak izan zituen gogoan zuzendari lanak egiterako orduan. Izenburuak iradokitzen duen modura, COVID-19ak goitik behera astindu eta baldintzatu duen azkeneko urtea zumaiarrek nola bizi izan duten aztertzen du dokumentalak, baita horri guztiari aurre nola egin dioten ere. Horretarako, hainbat zumaiarren ahotsak bildu dituzte.

BALEIKEn egongo da ikusgai dokumentala, gaur 20:00etatik aurrera. Euskarazko lana da, baina aurki ikusi ahal izango da osorik gaztelerazko azpitituluekin.

Erlazionatuak

Biharko zumaiarrentzat oparia

Amaia Urbieta Arruti 2021 mar 23 Zumaia