Miarritzen jazo den hilketa matxista salatu zuten atzo Zumaian

Baleike 2021ko api. 17a, 10:15
(Zumaiako Mugimendu Feminista)

Zumaiako Mugimendu Feministak Matxismoak hiltzen gaitu, autodefentsa feminista lelopean egin zuen protestarako deialdia, eta dozenaka pertsona bildu ziren Beheko Plazan, 20:00etan.

Joan den ostegunean eman zuten Miarritzen gertatutako erailketa matxistaren berri: eskopetaz hil zuen emakume bat haren bikotekideak, eta gero, bere buruaz beste egin zuen. Euskal Herriko hamaika txokotan salatu dute gertatutakoa.