Eskuragarri daude GNAT Zinema zikloko Zumaiako emanaldietarako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko api. 17a, 12:30

Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren I. Erakustaldiari lotuta, bi ikus-entzunezko emango dituzte Zumaian apirilaren 22an: Los Plástico eta Out Of Plastic. Har daitezke sarrerak jada.

Natura eta Ingurumen Zinemaren I. Erakustaldia antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horren harira, GNAT Zinema zikloa jarri dute martxan Gipuzkoako hainbat udalerritan. Helburua da, besteak beste, "pertsonok naturarekin ditugun harremanak" eta "gizarteek naturarekin erlazionatzeko dituzten formak" lantzea hainbat ikus-entzunezkoren bidez.

Zumaia ere izango da GNAT Zinemaren helmugetako bat. Hain zuzen, bi emanaldi egingo dituzte Aita Mari aretoan, apirilaren 22an biak. Los Plástico eta Out Of Plastic lanak emango dituzte.

Sarrera doakoa izango da, baina aurrez hartu beharko dira sarrerak. Txartelak eskuragarri daude dagoeneko, Zumaiako Turismo Bulegoan.

Erlazionatuak