Zumaia Sasoian: 18. entrenamendu saioa

Hemen dauzkazue 18. entrenamendu saiorako bi proposamenak.

Oinarrizko prestakuntza

Erritmo aldaketak egingo ditugu gaurko saioan. Hasteko, 15 minutu erritmo lasaian (R1); zortzi minutu erritmo ertainean (R2); bi minutu erritmo lasaian (R1); beste zortzi minutu erritmo ertainean (R2); amaitzeko, hamar minutu erritmo lasaian (R1).

Prestakuntza garatua

Saioa hasteko, 15 minutu R1 erritmoan; segidan, mila metroko hiru serie R3 erritmoan (azkarra), tartean minutu eta erdiz atseden hartuz (erritmo lasaia); lau minutu R1 erritmoan; segidan, mila metroko hiru serie R3 erritmoan (azkarra), tartean minutu eta erdiz atseden hartuz (erritmo lasaia); hamar minutu R1 erritmoan.

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.