Jose Luis Garcia eta David de Llodio nagusi Distiraren apirileko lehiaketan

Maria Maya Manterola 2021ko api. 15a, 09:20
David de Llodioren argazkia sailkatu da lehen postuan, Jose Luis Garciarenarekin batera.

Berdinketa egon da lehen eta bigarren postuetan. "Esposizio luzea" izan da Distiraren apirileko lehiaketaren gaia.

Distirak elkarteko bazkideentzako lehiaketak antolatzen ditu hilero. Apirilean, "esposizio luzea" izan da lehiaketa sozialerako gaia, eta elkarteko kideek jakinarazi dutenez, berdinketa egon da lehen eta bigarren postuetan. Lehenengo postuan sailkatu dira Jose Luis Garcia eta David de Llodio, eta bigarrenean Soraya Lopez eta Ibai Artetxe. De Llodioren izena bitan errepikatu da podioan, epaimahaiaren ustez hirugarren argazki onena izan dena ere berea baita.

Hemen ikus daitezke lan sarituak eta lehiaketara aurkeztu diren beste argazkiak.