'Nuevo orden' filma emango dute ostegunean Aita Marin

Dorleta Agiriano Lai 2021ko api. 13a, 17:00

Sistema politiko baten erorketa eta berria izan daitekeen ordena baten aurreneko aztarnak kontatzen ditu Nuevo orden film distopikoak. Ostegun honetan ikusi ahal izango da Aita Marin, Ostarrenak antolatutako zine forum zikloaren barruan.

Hilabete honetarako ere prestatu du zine forum saio bat Ostarrenak. Amazing Grace dokumentala eman zuten martxoan, eta oraingoan, film distopiko bat hautatu du: Nuevo orden. Ostegunean izango da emanaldia, 19:00etan Aita Mari aretoan.

Michel Francok idatzi, zuzendu eta ekoitzi zuen ikus-entzunezkoa, eta Mexikoko DFn kokatutako istorio bat jasotzen du. Klase borrokatik eratorritako protestak eta estatu kolpe bat dira kontakizunaren abiapuntua, eta nagusiki, sistema politiko baten ustezko erorketa eta berria dirudien ordena baten hastapenak azaltzen ditu filmak.