Zumaia sasoian: 17. entrenamendu saioa

Baleike 2021ko api. 13a, 15:06

Zazpigarren asteari ekiteko entrenamendu proposamenak dauzkazue hemen.

Oinarrizko prestakuntza

Asteko lehen saioan 50 minutuko korrikaldia egingo duzu, erritmo lasaian (R1).

Prestakuntza garatua

Ordubeteko korrikaldia egingo duzu, erritmo lasaian (R1).

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.