Udalekuetan eta uda zaintza zerbitzuan izena emateko epea zabalduko dute bihar

Maria Maya Manterola 2021ko api. 13a, 11:09

Herriko ikastetxeetan banatu eta jasoko dituzte bi zerbitzuetan izena emateko fitxak. 

Zumaiako Udalak jakinarazi du bihar, apirilak 14, zabalduko dela udalekuetarako eta uda zaintza zerbitzurako izena emateko epea. Udako zaintza zerbitzua 2018an jaiotako haurrentzat eskainiko dute; udalekuak, bestalde, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango da. Uztailaren 5etik 30era arte izango dira bi zerbitzuak, bi hamabostalditan banatuta. 

Herriko ikastetxeetan banatu eta jasoko dituzte bi zerbitzuetan izena emateko fitxak. Bestetik, ohartarazi dute aldaketak egon litezkeela COVID-19aren arabera momentuan indarrean dauden arauen arabera. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Zumaiako Udalaren webgunera