San Telmo Eguneko elizkizuna izango da gaur parrokian

Maria Maya Manterola 2021ko api. 12a, 09:36

Internet bidez zuzenean ere jarraitu ahal izango da San Telmo Eguneko meza, San Pedro parrokiaren YouTubeko kanalean. 

Ezohiko San Telmo Eguna izango da gaurkoa. Goizeko prozesioa bertan behera gelditu arren, ordea, San Telmo Eguneko elizkizuna eskainiko dute parrokian. Unai Manterola apaizak gidatuko du meza, 11:00etatik aurrera. 

Elizkizuna zuzenean botako dute San Pedro parrokiaren YouTubeko kanalean. Hemen jarraitu ahal izango da.